lunes, 22 de junio de 2020

HARANA AEAREN MUNDUKO EGUNAREKIN

AEA (ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOA) DENOI DAGOKIGU

HARANA AEAREN MUNDUKO EGUNAREKIN


                Pandemia garaiak bizi ditugu. Covid 19k espazio mediatiko osoa hartu du hilabete hauetan, baina gainerako gaixotasunak ez dira gure bizitzatik desagertu. Hori da, hain zuzen ere, ELA izenez ezagunagoa den alboko esklerosi amiotrofikoaren egoera. Gainera, ekainaren 21ean ospatzen da gaixotasunaren Munduko Eguna. Haranak ekimen honekin bat egin nahi du, eta, hala, gaixotasuna duten gure bizilagunak eta haien familiak ere gogoratu. Gaixotasun guztiak dira jasaten zailak, baina, bereziki, neuroendekapenezko gaixotasunak; izan ere zenbait afekzio eta bizipenak eragiten dituzte, eta horiek gainditzeko eskatzen dute gaitasun handia eta gaixoaren eta haren gertukoen inguruko beharrezko elkartasun-sarea. Badugu arlo horretan lan egiten duten elkarteek, batez ere Adela Arabak, egiten dituzten ahaleginen berri, eta horregatik Harana ezin da honelako ekimenetatik kanpo geratu. 2018ko irailaren 29ko herri-ekimenaren sustatzaile izan ginen, hau da, Haraneko AEAren aldeko I. Martxa. Hala ere ekintza hura ez zen soilik unean uneko ekintza bat; aldiz, egun hartan gure artean sortu zen elkartasun-oldearekin bat egiten jarraitu nahi dugu.

                AEAren Mundu Eguna une egokia da gaitz krudel hori pairatzen duten pertsona guztiengandik gertu gaudelaren gure uste osoa eta apustua berritzeko.

 

Haranan, 2020ko ekainaren 19an


1 comentario:

  1. Ederki. Elkartasuna eta Harana sinonimoak dira. Oso ekimen polita, beraz bejondeizuela!!!

    ResponderEliminar

ARGAZKI LEHIAKETA / CONCURSO DE FOTOGRAFIA