AEA (ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOA) DENOI DAGOKIGU
HARANA AEAREN MUNDUKO EGUNAREKIN
Pandemia garaiak bizi ditugu. Covid
19k espazio mediatiko osoa hartu du hilabete hauetan, baina gainerako
gaixotasunak ez dira gure bizitzatik desagertu. Hori da, hain zuzen ere, ELA
izenez ezagunagoa den alboko esklerosi amiotrofikoaren egoera. Gainera, ekainaren
21ean ospatzen da gaixotasunaren Munduko Eguna. Haranak ekimen honekin bat egin
nahi du, eta, hala, gaixotasuna duten gure bizilagunak eta haien familiak ere gogoratu.
Gaixotasun guztiak dira jasaten zailak, baina, bereziki, neuroendekapenezko
gaixotasunak; izan ere zenbait afekzio eta bizipenak eragiten dituzte, eta
horiek gainditzeko eskatzen dute gaitasun handia eta gaixoaren eta haren
gertukoen inguruko beharrezko elkartasun-sarea. Badugu arlo horretan lan egiten
duten elkarteek, batez ere Adela Arabak, egiten dituzten ahaleginen berri, eta
horregatik Harana ezin da honelako ekimenetatik kanpo geratu. 2018ko irailaren
29ko herri-ekimenaren sustatzaile izan ginen, hau da, Haraneko AEAren aldeko I.
Martxa. Hala ere ekintza hura ez zen soilik unean uneko ekintza bat; aldiz, egun
hartan gure artean sortu zen elkartasun-oldearekin bat egiten jarraitu nahi
dugu.
AEAren Mundu Eguna une egokia da
gaitz krudel hori pairatzen duten pertsona guztiengandik gertu gaudelaren gure uste
osoa eta apustua berritzeko.
Haranan,
2020ko ekainaren 19an